Hiru urte eta gero, Lesakako San Fermin elkarteak urriaren 28an ospatuko du bere eguna

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 18a, 19:00
2019an ospatu zen azken aldiz San Fermin elkartearen eguna.

50 urte ezkonduta eta 85 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte eta bazkarirako txartelak urriaren 23ra bitarte eskura daitezke, 45 eurotan

2019an ospatu zuen azken aldiz bere eguna Lesakako San Fermin erretiratuan elkarteak. Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, elkartearen eguna antolatu dute urriaren 28rako. Azken hiru urteotan 50 urte ezkondurik edo 85 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte. Zalain jatetxean eginen den bazkarirako txartelak 45 eurotan salgai daude, urriaren 23ra bitarte, elkartearen ostatuan eta CaixaBank-eko bulegoan.

Egitaraua

12:30ean meza San Martin elizan. 13:30ean aurreskua Plaza Zaharrean. 14:30ean bazkaria Zalain jatetxean. Menua: Hasteko: Zainzuriak, urdaiazpikoa, itsaski-entsalada, frijituak eta perretxiko gainerreak. Arrain zopa. Aukeran, legatz kokotxa labean, legatz betea, legatz arrautzaztatua, aratze-txuleta, ahate-konfita edo arkume txuletak. Postrea aukeran. Ardoa, ura, kafea eta likoreak. 16:30ean Urrezko Ezteiak eta 85 urte betetzen dituztenei diplomak ematea (2020, 2021, 2022). 17:00etan jokoen txapelketetako irabazleei diplomak ematea. 17:30etik 19:30era dantzaldia.

Zalain jatetxera joateko autobusa izanen da, izena ematerakoan horretarako nahia adierazten dutenentzat.

 

OMENDUAK

50 URTE EZKONTZA OSPATZEN DITUZTEN BIKOTEEK:
  • Alfonso Feito - Benita Bergara
  • Victoriano Ruiz -  Paquita Ramirez
  • Antonio Fernandez -  Carmen Velasco
  • Endika Lekaroz -  Cecili Agara
  • Rufino Zubieta - Mª Jesus Apeztegia
  • Jesus Mª Aiestaran -  Mª Carmen Retegi
  • Juan Manuel Curto -  Noemi Vaquero
  • Joxe Antonio Garro -  Pili Alzuri
  • Angel Gonzalez -  Marivi Etxepare
  • Miguel Erkizia -  Nati Martikorena
85. URTEBETETZEA OSPATZEN DUTEN BAZKIDEEK:
  • Sebastian Olasagasti
  • Conchita Iantzi
  • Asunción Fagoaga
  • Juanita Almandoz
  • Mª Luisa Portu
  • Carmen Otxoteko
  • Ana Mª Mazizior
  • Alejandro Zubieta
  • Juana Etxegarai
  • Ana Mª Inziarte
  • Carmen Iturria
  • Francisca Agesta
  • Mercedes Antzizar
  • Pilar Arretxea
  • Lourdes Oiartzabal
  • Mª Teresa Arrupe
  • Patxi Ubiria
  • Pedro Arretxea
  • Natividad Arretxea
  • Carmelo Etxarte
  • Dora Ramirez

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun