Besta larunbatean hasi zen. Mus txapelketan Imanol eta Aritz suertatu ziren garaile, partxis txapelketan Izaro eta Itxaso eta tortilla txapelketan, nagusien kategorian Leire, Ana eta Maitena gailendu ziren eta 16 urtez beheitikoenean Ainhize eta Oel. Burrunba elektrotxarangak ere giroa paratu zuen.
Lehen usoak ortziralean eta larunbatean
Urriaren 1ean abiatu zen sasoia, baina ortzegunera bitarte ez zen usorik erori Etxalarko usategietako sareetan. Ortziralean eta larunbatean, ordea, erori ziren lehen usoak. Ortziralean 13 uso eta 19 txolomo harrapatu zituzten eta larunbatean 22 uso eta 23 txoloma.