Argitsu elkarteko eskulangileen azoka urriaren 16an eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 16:00
Argitsu elkarteko kideek eskulanak plazaratuko dituzte igande goizean Lesakan.

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak urriaren 16an azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta igandean 10:00etatik 14:00etara gozoak, kosmetika naturala, egur tailak, eztia, bitxiak, arropa, gazta eta bertze hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun