Komertzio, zerbitzu eta ostatuetako jabeekin bilera eginen du Lesakako udalak urriaren 17an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 18:00
Lesakako udaletxean eginen dute bilera astealehenean 14:30ean

Gaur egungo egoeraren hausnarketa eta ekintza plana diseinatzeko bilera izanen da astelehenean 14:30ean udaletxeko pleno-aretoan

Nolako Lesaka nahi dugu? Galdera horri erantzun asmoz, komertzio, zerbitzu eta ostatuetako jabeekin bilera deitu du Lesakako udalak urriaren 17an, astelehenean 14:30ean udaletxeko pleno-aretoan. Lesakako gaur egungo egoeraren inguruko hausnarketak, iritziak, asmoak eta ideiak elkarbanatu eta eman beharreko pausoekin ekintza plana diseinatzen hasiko dira..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun