'Gure lurra, gure etorkizuna' dokumentala proiektatuko dute gaur Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 09:30

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da bihar, eta horren harira, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Gure lurra gure etorkizuna dokumentalaren emanaldia antolatu du gaur 19:00etan Etxalarko Kultur Etxean. Helena Bengoetxea zuzendari nafarrak aurkeztuko du dokumentala.

Sinopsia

Gure lurra gure etorkizuna Latinoamerikan eta Euskal Herrian grabatutako dokumentala da eta bertan gaur egungo sistema agroindustrialaren eta honek eragiten dituen mundu mailako ondorioen inguruan hausnartzen da. Egungo nekazaritzako elikagaien eredu globalizatuak ez du elikadura eskubide gisa ulertzen, eta elikagaiak merkantzia huts bihurtu ditu. Paradoxa da munduko mila milioi pertsona gosetuen hiru laurdenak nekazariak direla, gehienak emakumeak. Honen aurrean, Iparraldeko eta Hegoaldeko nekazarien mugimendu askok, horietako batzuk Via Campesinaren inguruan bilduak, elikadura-subiranotasuna eta nekazari nekazaritza sustengagarria proposatzen dituzte alternatiba gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun