Pilarika eguneko besta eguna baliatuz partidak jokatu dituzte eskualdeko zenbait futbol taldek. Gehienetan ez dute emaitza onegirik lortu. Asteburuko jardunaldia aitzineratu duen Gipuzkoako Ohorezko mailako gizonezkoen Beti Gaztek 2-1 galdu zuen Deban, Amaikak Bat taldearen kontra, markagailuan aitzinetik paratu arren. Nafarroako Futbol Federazioaren Kopan ere galdu egin zuten Baztango bi talde nagusiek. Baztango jubenilek, aldiz, irabazi egin zuten Noainen, ligako partidan.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
- Amaikak Bat 2 – Beti Gazte 1 (Jon Zabala)
Nafarroako Futbol Federazioko kopan
- Salesianos 1 – Baztan 0
- Baztan B 0 – Beti Onak B 4
Liga, Nafarroako jubenilen lehen mailan
- Bidezarra 0 – Baztan 1 (Xuban Telletxea)