Izena emateko epea irekia da dagoeneko, eta esteka honen bidez zein egunean bertan egin daiteke. Inskripzioa eguna baino lehenago egiten dutenek, 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta egunean bertan egiten dutenek 10 euro.
Lasterketa 17:30ean hasiko da Iamotenean, eta 4,9 kilometroko luzera izanen du Lizuniagako gainera arte.
Ohiko sariez gain, denbora hobetzen dutenentzako 150 euroko saria izanen da. Gizonezkoen kategorian errekorra Chakib Lagcharrek ezarri zuen 2019an 15.55 ko denbora eginda. Emakumeen kasuan, aldiz iaz ezarri zuen Majida Maayoufek 18.30eko denborarekin.
Helduen lasterketaren aitzinetik, 15:30ean haurrentzako krosa izanen da.