Ardo izeneko disko berezia kaleratu zuten uda hasieran Beñardok eta Morauk, eta diskoko abestiak eskainiko dituzte. Eskuernagatik (Araba) ere espres joanen dira Katakura ardoak aurkeztera, eta luntxa eta pintxoak ere izanen dira.
Parte hartzea mugatua izanen da, eta txartela hartu beharko da aitzinetik. Bazkideen kasuan 12 euro balio ditu txartelak eta bazkide ez direnentzako 15 euro.