Abiatzear da Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango eskola feminista

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 12a, 20:00

Irailaren 23an egin zuten eskola feministaren aurkezpena Beran.

Irailaren 23an egin zuten proiektuaren aurkezpena Beran, eta bertan taldea osatzea lortu ondotik, laster paratuko dute martxan eskola feminista. Izena eman nahi duenak oraindik ere badu aukera info@aragorputz.eus helbidera idatzita. 

MunduBat fundazioak, Abya Yalan erresistentzian dauden emakumeek* egindako zenbait jakintza kolektiboen sistematizazioa dira ekonomia feminista eskolak, baina, Euskal Herriko testuingurura egokituta. 

Jorratzen diren gaien artean patriarkatua, neoliberalismoa, sexuaren arabera lan-banaketa.... daude. Gai guzti horiek modu praktikoan landuko dituzte, eguneroko bizipenetatik abiatzen baitira lanketa guztiak egiteko. Ara! Gorputz kooperatiboko kideek dinamizatuko dute ikastaroa. 

Bi fasetan eginen dute eskola, eta udazkenekoa izanen da lehenengo fasea. Egun osoko hiru formazio-topaketa izanen dira, eta programako lehenengo bi moduluak landuko dituzte. Saioak Beran dagoen Beralandetan izanen dira azaroaren 5ean, eta 19an, eta abenduaren 17an, 10:00etatik 13:00ak arte, eta 15:00etatik 18:00ak arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun