Jendetza bildu da Txamukosen azken kontzertuan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 12:00

2015eko otsailean hasitako ibilbideari joan den larunbatean erran zion agur Txamukos mariatxi taldeak. Arantzako plazan bildu zen jendetzaren gozamenerako, ikuskizun ederra eman zuen mariatxi taldeak. Zazpi urteotan taldetik pasatu diren musikariak bildu ziren Mila esker zioen mezuaren azpian, eta plazaren bertze aldean, herriko eta inguruko jende aunitz eta aunitz, haietako inork ez zuelako galdu nahi izan azken kontzertua.

Argazkiak: Mikel Larretxea eta TTIPI-TTAPA.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun