Foruzaingoak jakitera eman duenez, landaketaren ustezko jabeak nor ziren jakiteko zaintza dispositibo bat zabaldu zuten. Horrela, bada, drone baten laguntzaz landaketaren arduradunen irudiak grabatu zituzten, marihuana landareen laborantza eta bilketa lanak egiten ari zirela.
Frogak ikusita, hiru gizonezko horiek baserritik alde egiten ari ziren egun batean, foruzainek euren ibilgailua geldiarazi eta atxilotu egin zituzten. Maletategian landareak ureztatzeko erabiliak zituzten sei ur-bidoi atzeman zizkieten. Foruzaingoaren Polizia Judizialeko Brigada arduratu da atestatu bidez dagokion epaitegiari informazioa emateaz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!