Komentuko gela aisialdiko erabiltzeko arduraduna kontratuko du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 09:00

Lesakako komentuan berriz ere haurrentzako txokoa ireki nahi dute urritik apirilera.

Proposamenak urriaren 17ra arte aurkez daitezke eta urriaren 31tik 2023ko apirilaren 5a arte astegunetan arratsaldez eginen luke lan

Lesakako udalak komentuko gela umeek erabiltzeko ireki nahi du berriz ere. Horretaz arduratzeko (astelehenetik ortziralera, 16:00etan ireki eta 20:00etan itxi), gelaren garbiketa egiteko, bertan arauak errespetatzeko eta aisialdiko ekintzak antolatzeko, baita gazte lekua koordinatzeko eta haurren parte hartzea dinamizatzeko pertsona bat kontratatuko du. Kontratua 2022ko urriaren 31tik 2023ko apirilaren 5era arte iraunen du eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 17an, 15:00etan bukatuko da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun