Oinherri egitasmoaren aurkezpena eginen dute urriaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 20:00
Haurren parte hartzea bultzatzen duen Lesaka hezitzaile batean sinesten dutenak gonbidatu dituzte aurkezpenera.

Astelehenean 18:30ean udaletxeko pleno aretoan

Oinherri herri hezitzaileak egitasmoaren aurkezpena eginen dute urriaren 10ean, astelehenean 18:30ean Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Hitzaldia gurasoei, irakasleei eta haurrekin kontaktua duen edozein pertsona eta elkarteri zuzendua dago.

Lesakako udalak «haurretan pentsatzen duen, haurren parte hartzea bultzatzen duen eta balio hezitzaileak trasmititzen dituen Lesaka hezitzaile batean sinesten dutenak» animatu nahi ditu aurkezpenean parte hartzera.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun