Gure Zirkuko karpa ondoan aparkatzeko aukera izanen da Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 11:30

Gure Zirkua Beran izanen da asteburu honetan eta hurrengoan. Bidasoa karrikan, Agerrako futbol zelai zaharraren ondoan dago muntatua zirkuko karpa eta, jakinarazi dutenez, karparen ondoan bertan autoak aparkatzeko lekua prestatuko dute. 

Gaur 19:00etan eginen dute saioa eta larunbatean eta igandean sesio bikoitza eginen dute: 16:30ean eta 19:00etan larunbatean, eta 12:00etan eta 17:00etan igandean. Heldu den asteburuan hiru saio izanen dira: ortziralean 19:00etan eta larunbatean 16:30ean eta 19:0etan. 

Asteburu honetako saioetarako azken sarrerak txarteldegian daude salgai, eta heldu den asteburukoak www.gurezirkua.eus helbidean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun