Manttale Ttikik denboraldi hasierako bilera eginen du urriaren 8an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 10:30

Urriaren 15ean hasita, larunbat goizetan bilduko dira Manttale Ttikiko sei eta hamabi urte bitarteko kirolariak.

Berako kiroldegian larunbatean 10:00etan dute hitzordua 2011 eta 2016 urteen bitartean sortutakoendako

Bertze urte batez, datorren urriaren 15ean Manttale Ttiki eskolak denboraldi berri bat hasiko du. Interesa duten gurasoei informazioa zabaldu ahal izateko bilera antolatu du Manttale mendi lasterketa taldeak urriaren 8an, larunbatean 10:00etan Berako kiroldegiko batzar gelan. Bilera 2011 eta 2016 urteen artean sortutako haurrentzat da (biak barne). Aitzineko urteetan bezala entrenamenduak larunbatetan izanen dira 10:00etatik 12:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun