Berako Lurraren Egunean talogile aritzeko deialdia egin du Gure Txokoa Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 15:00

Talogileak 2019ko Lurraren Eguna lanean.

Bi urteren ondotik, Berako Lurraren Eguna urriaren 23an ospatuko dute, urriko laugarren igandean. Jateko eta edateko azkarki erosteko aukera izaten da egun horretan, tartean, taloak, eta talogile aritzeko deialdia luzatu du besta antolatzen duen Gure Txokoa Elkarteak.

Egun horretan taloak egiten aritu nahi dutenek bi txanda izanen dituzte aukeran, 10:00etatik 14:o0etara, edo 16:00etatik 20:00etara. Talogile aritzeaz gain, gainera, bezeroen arretan eta plantxan janaria prestatzen aritzeko beharra ere izanen da. 

Izena eman nahi dutenek 626 309 438 zenbakira deitu edo idatzi dezakete, edo bertzela lurrareneguna@gmail.com helbidera mezu bat bidali. 

Egun horretan lagundu nahi, baina taloak egiten ez dakitenendako, taloak egiteko ikastaroa ere antolatu dute. Urriaren 19an, asteazkena, izanen da 19:00etan Gure Txokoa Elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun