Bor-bor Euskaltzaleen Mugimenduak deia zabaldu du kidetzari buruzko inkesta betetzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 5a, 17:00
Lesakan aurkeztu zuten Bor-Bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua.

2022ko udaberrian abiatu zuen Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak bere ibilbidea, aitzineko urteko gogoeta saioetan proposatutako ideiak txosten batean bildu eta hura batzar zabal batean onartu ondotik.

Orain, berriz, lanari ekiteko prest dira, eta  Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua nork osatzen duen, eta bakoitzak zerk konpromiso maila duena jakin nahi dute. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute eta urriaren 23a ezarri dute erantzuteko azken egun gisa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun