Txamukos mariatxi taldearen hondarreko kontzertua larunbat honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 5a, 16:00
2015eko Arantzako inauterietan eman zuen Txamukosek lehenbiziko emanaldia.

2015eko inauterietan egin zuen lehenbiziko emanaldia Txamukos mariatxi taldeak. Geroztik, hiru disko eta hamaika emanaldi eskaini ditu han eta hemen. Baina aio errateko ordua ailegatu zaie, eta hasitako herrian emanen diote akabaila ibilbideari, Arantzan.

Larunbat honetan, urriaren 8an, izanen da Txamukosen hondarreko kontzertua, 19:30ean Arantzako plazan (eguraldi txarrarekin frontoian). Sarrera irekia izanen da eta taldekide izandakoek ere hartuko dute parte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun