'Tipularen sehaska kanta' dokumentalaren emanaldia ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 5a, 10:00
'Tipularen sehaska kanta' pelikulako fotograma bat.

Ortziralean, urriaren 7an, 'Tipularen sehaska kanta' dokumentalaren emanaldia izanen dute Berako Kultur Etxean. Euskarazko emanaldia izanen da, gazteleraz azpititulatuta. 

Gaixotasunaz eta espetxeaz dihardu Tipularen sehaska kanta dokumentalak, espetxearen gordinean gaitz mental eta fisikoekin bizitzea zer den. Helburua, larriki gaixo dauden presoen errealitatea eta haien eguneroko egoera argitara ateratzea da. 

Otsailean aurkeztu zuten Donostian, eta geroztik herriz herri dabil Sarek eta Gastibeltzak ekoitzi eta Lander Garrok zuzenduriko dokumentala. Aitzinetik, Elizondon, Lesakan eta Leitzan ere erakutsi dute dokumentala. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun