Bezpera eta San Migel eguna euripean eta giro goibelean joan ziren. Egun handiko dantzak frontoiko estalpean egin behar izan zituzten. Halere, asteburu bikaina izan zuten Igantziko bestetan. Beti bezala, betizuek arrakasta izan zuten, eta bai ortzirale eguerdian baita larunbat gauerdikoek ere, jendetza erakarri zuten. Frontoia ere jendez gainezka izan zen pilota partidetan eta larunbateko herri kirol jaialdian. Nafarroako arpana txapelketa mistoko kanporaketaz gain, herriko gazteen arteko proba konbinatu desafioa ere ikusgarria suertatu zen. Kankailu eta buruhandiek ere egin zituzten beraien harat-honatak. Argazkiak: Bidaltxo Etxarte eta Oskar Txoperena
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.