Nafarroako txapelketa mistoko finalean ariko den laukotea erabaki da Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 3a, 17:00
Urriaren 12an Lekunberrin jokatuko den Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finalerako sailkatzea lortu duten lau bikoteak: Biurrun-Saldias, Soroa-Altuna, Etxegarai-Fagoaga eta Barberena-Iraizoz, larunbatean Igantzin.

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa  jokatu zuten Igantzin larunbat arratsaldean. Hamabi bikote aritu ziren lehian, urriaren 12an Lekunberrin jokatuko den finalerako lau txartelen bila. Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena (Elso eta Iraizoz), Ainhoa Etxegarai eta Alberto Fagoaga (Bera eta Arantza), Olatz Altuna eta Ibai Soroa (Azkarate eta Arribe) eta Irune Biurrun eta Daniel Saldias (Antsoain eta Arraioz) sailkatu dira finalerako.

Hiru txandetan banatuta aritu ziren arpanlariak eta etzanda paratutako 45 ontzako enborrari hamar epai egin zizkioten.

 

SAILKAPENA

1. Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena (Elso eta Iraizoz), 5’21”

2. Ainhoa Etxegarai eta Alberto Fagoaga (Bera eta Arantza), 6’01”

3. Olatz Altuna eta Ibai Soroa (Azkarate eta Arribe), 6’13”

4. Irune Biurrun eta Dani Saldias (Antsoain eta Arraioz), 6’17”

5. Shela Goñi eta Jesus Goñi (Lekaroz), 6’31”

6. Esti Gastearena eta Unai Bertiz (Sunbilla), 6’47”

7. Uxue Rodriguez eta Josu Huarte (Berriozar),7’25”

8. Saioa Izura eta Lur Gil (Berriozar), 7’36”

9. Nerea Huarte eta Iker Goldarazena (Berriozar), 7’40”

10. Lucia Etxeberria eta Ibai Etxeberria (Goizueta eta Arantza), 7’43”.

11. Bea Tanco eta Oier Kañamares (Sarriguren eta Arostegi), 7’51”

12. Maider Biurrun eta Urko de la Torre (Antsoain), 10’18”

Igantzin lehian aritu ziren hamabi bikoteak.

Lau onenek jokatuko dute finala urriaren 12an Lekunberrin 17:00etan. Finalean hamabi epai egin beharko dizkiote etzanda jarritako 45 ontzako enborrari.

Arpana txapelketa mistoko kanporaketaz gain, harri-jasotze erakustaldia eta herritarren arteko desafio ikusgarria ere izan zituzten Igantzin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun