Parte hartzeko bi modu proposatu ditu Beti Gaztek: elkartearen whatsappeko difusio taldean alta emana dutenek bidaliko den estekatik formularioa betez edo fisikoki, Lesakako okindegian, Telletxea estankoan, Xagu liburudendan, Koxkila ostatuan eta Etxeberria ostatuan galdetegia eskuratuz eta osatu ondotik Beti Gazteko buzoian sartuz egin daiteke.
Galderak urriaren 3, azaroaren 7 eta abenduaren 5ean argitaratuko dituzte eta pertsona bakoitzak asteko erantzunak behin bakarrik aurkezten ahalko ditu. Saria izanen da aste bakoitzeko irabazlearentzat, baita lehiaketa orokorreko irabazle nagusiarentzat ere.