Igantziko bestetako larunbatean Puntu Lila paratuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 29a

Igantziko bestetarako Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Lila Puntuaren zerbitzua eskainiko du larunbat gauean, urriaren 1a, 00:00etatik 03:00ak arte Udaletxe atarian. Bertan  informazioa eta arreta eskainiko da, eta baita zenbait material ere. 

Bertzalde, herritarren batek eraso bat jasan duela edo ikusi duela adierazi nahi badu, helbide elektroniko honetara bidali dezake gertatu denaren inguruko informazioa: info.lilapuntua@gmail.com . Helbide elektroniko horretan jasotzen den informazioaren inguruko datu pertsonalik ez da zabalduko (ez izenik, ez jatorririk, ez adinik…). Informazioaren trataeran anonimotasuna bermatua egongo da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun