Uda giroa

Bestabus zerbitzua izanen da Igantziko bestetako larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 28a, 20:00

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta Igantziko San Miguel bestetan ere bestabusa ibiliko da larunbatean, urriaren 1ean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da.

Autobusa 20:45ean eta 23:00etan abiatuko da Beratik (Toki Ona eta Agerra), 21:00etan eta 23:15ean pasako da Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik, 21:15ean eta 23:30ean Etxalarko Landaburutik, eta 21:30ean 23:45ean Igantziko Sarrola auzoen eginen du geldialdia. 

Arantzatik bertze autobus bat izanen da 23:45ean eta 00:00etan, Igantzira 22:00etan eta 00:15ean ailegatzeko. 

Itzulerako ordutegiari dagokionez, Arantzara joateko 03:30ean eta 06:00etan abiatuko da autobusa. Etxalar, Lesaka eta Berara, berriz, 04:00etan eta 06:45ean abiatuko da.

Ordutegiari dagokionez, mankomunitatetik jakinarazi dutenez, autobusa betez gero, aurreikusitako ordutegia ez da beteko; baina hustu eta berriz itzuliko da geltokian dagoen jendea hartzera. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun