Egun guziko besta izanen da Sallesen. Beratik joandako herritarrek hainbat ekintzatan hartuko dute parte: Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzariek makil dantzak dantzatuko dituzte Berako txistularien laguntzaz, Isidoro Fagoaga Musika Eskolako haurren abesbatzak kanta bat kantatuko du Sallesko ikasleekin batera, trikitilariek kalejira eginen dute, Bera Kantari taldeak ere kantatuko du, eta bi herrietako haurrek futbol partidak eta herri kirolak eginen dituzte.
Irteera Berako Udalak, herriko ikastetxeek, Mugerri Kultur Taldeak, Isidoro Fagoaga Musika Eskolak, Gure Txokoa Dantza Taldeak eta Gure Txokoa Futbol taldeak antolatu dute elkarlanean.