Lesakako Turismo Lan Taldearen laugarren bilera eginen dute irailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 17:00
Udako denboraldi turistikoa nola joan den ere azalduko dute asteazkeneko bileran.

Udako denboraldia bukatuta, asteazken honetan, irailaren 28an, asteazkenean 19:45ean Lesakako Udalak azken urtean eratu duen Turismo Lan Taldearen laugarren bilera eginen dute. Udaletxeko pleno aretoan izanen da, establezimendu, komertzio eta herritar guztiei irekia. Bertan, turismoa garatzeko ideiak, proposamenak, aukerak, erronkak, kezkak... eztabaidatuko dituzte eta Lesakako udako denboraldi turistikoa nola joan den ere azalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun