Alkaiagako Zelaian plaza egiteko 36.612 euro inbertitu du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 13:00

Alkaiagako Zelaia inguruan plaza egin du Lesakako udalak. Horretarako 36.612 euroko inbertsioa egin du, Lua arkitekto bulegoak egindako memoria eta obra zuzendaritza eta Arrixkok egindako lanak barne.

Betidanik bilerak egiteko, jolasteko edo bestetarako ekitaldiak antolatzeko eremua izan da Zelaia eta orain urbanizazio-lanak egin dituzte: elektrizitate-hartunea egin, zola berritu, eta argiak, iturria, zaborrontziak eta bankoak paratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun