Igandean eginen dute Berako Mendi Bizikleta Itzulia

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 10:00

Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen urteroko zita izaten da Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiarena. Igande goizean eginen dute XXVIII. edizioa. 

Izena eman nahi dutenek, Internetez egiteko aukera dute igandea baino lehen. Esteka honen bidez egin behar da, eta federatuek edo elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, edo elkarteko kide ez direnek, aldiz, 20 euro.

Hala ere, igandean bertan ere izanen dute aukera 08:00etatik 09:00etara bitartean Iamotenean. Kasu horretan, baina, 20 euro ordaindu beharko dira. 

8 eta 14 urte bitarteko gazteek ere izanen dute aukera parte hartzeko. Kasu horretan online edo egunean bertan eginda 10 euro ordaindu beharko dituzte. 

Irteera 09:30ean izanen da eta parte hartzaileek 32 km dituen ibilbidea egin beharko dute, eta gazteek berriz 11 kilometrotakoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun