Jaione Urtasun ipuin kontalaria Lesakako liburutegian izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 21a, 11:30

'Behin batean' jaialdiaren barnean, Jaione Urtasunek familia osorako Pontxarekin denak berdin ipuin kontaketa eskainiko du bihar, irailaren 22an, Lesakako liburutegian 17:30ean.

Sinopsia

Betiko ipuinekin aspertuta? Printzesak, printzeak eta ipuin erromantikoak; mutilak urdina, neskak arrosa... Umore handiz betiko ipuinak aldatuko ditugu ikuspuntu berriak landuz. Istorio zoroak, non berdintasuna eta aniztasuna protagonistak izango baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun