Uda giroa

Besten aitzinetik ere asteburu mugitua izanen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 22a, 11:00
Igantziko dantza taldeak besten aitzineko ohiko emanaldia eskainiko du larunbat arratsean.

Igantziko besten txupinazoa irailaren 28an, datorren asteazken arratsaldean botako dute, baina, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat arratsean herriko dantzarien emanaldia eta igande eguerdiko gazta lehiaketa eta ardo dastaketa izanen dira ekitaldi nagusiak.

Irailaren 24an, larunbatean 09:30ean gosaria izanen dute Ziobin. 10:00etan plater-tiroketa Ziobin. 12:00etan herriko pilota goxua eta frontenis txapelketen finala. 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia.

Irailaren 25ean, igandean 10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. 12:00etan gazta lehiaketaren hamazazpigarren edizioa eginen dute eta ardo dastaketa. 18:30ean karrika buelta kankailu eta buruhandiekin eta 19:00etan gazta eta opil dastaketa trikitilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun