Danboligenak 2022, Danbolintero gazteen topaketak antolatu dituzte Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Lesakako Txistulari Taldeak, Lesakako udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz irailaren 24an eta 25ean Lesakan.
Irailaren 24an, larunbatean 10:00etan ongi-etorria izanen dute. 11:00etan ‘Tokiak eta doinuak’ sormen ekimena eta 12:00etan izen bereko kalejira. 14:30ean bazkaria eginen dute. 18:00etan txistulari gazteen kontzertua Alondegian. 19:30ean karrikaz karrika ibiliko dira txistu-txarangarekin eta 21:30ean afaria izanen dute. Afal ondotik, musika-festa.
Irailaren 25ean, igandean 10:00etan karrikabuelta eginen dute eta 11:00etan agurra.