Lesakako San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak Kantabriara bidaia antolatu du urriaren 6rako. Txartelak eskuratzeko hondarreko eguna irailaren 30a izanen da jubilatuen ostatuan, 30 euroren truke.
Urriko lehen ortzegunean 08:00etan abiatuko dira Lesakatik eta Kastro Urdiales bisitatu ondotik, Santoñako kontserba-fabrika bat ezagutuko dute. Ondotik, Escalanteko Sarabia jatetxean, honako menu honekin: Hasteko, kabratxo pastela, mendreska eta piper erre entsalada, urdaiazpiko kroketak eta txibierroak. Ondotik, aukeran, entrekota, ardo beltzetan egindako masailak, bakailaoa tomate eta piperrekin edo legatza saltsa berdean eta postrerako hostobe-tarta. Hau dena bustitzeko, ura, ardoa, kafea eta txupitoa izanen dute.
Itzulera 17:30ean izanen dute.