Bortzirietako berdintasun egoeraren diagnostikoa eginen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 20a, 08:00
Berdintasunaren inguruan Bortzirietako biztanleriak identifikatzen dituen beharrak, arazoak, aukerakā€¦ bildu nah dituzte inkesta honen bitartez.

18 urtetik goitiko bortziritarrek bete dezakete inkesta albiste honetako QR kodearen edo loturaren bitartez

 

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak bertako berdintasun egoeraren diagnostiko bat egiteko prozesua martxan jarri zuen ekainean, udalek hurrengo urteetan berdintasunaren arloan jarraituko dituzten politikak orientatzeko helburuarekin. Egoeraren inguruko informazioa jasotzeko giltzarri diren pertsonekin hainbat elkarrizketa eta tailer parte-hartzaile egin dira. Irailean, 18 urtetik goitiko biztanleriari zuzendutako inkesta batekin emanen zaio bukaera prozesu aberasgarri honi.

Inkesta honen bidez Bortzirietako biztanleriak identifikatzen dituen beharrak, arazoak, aukerak … bildu nahi dituzte. Inkesta laburra da eta funtsezkoa da ahalik eta herritar kopuru gehienaren parte-hartzea; hori dela eta, herritarrei inkestan parte hartzeko eskaera luzatu nahi zaie.

Parte hartzeko, argazkian ageri den QR-a eskaneatu daiteke edo lotura honetan sartu: https://forms.gle/A7Wyv2L8GN6d1BRc9. Honez gain, inkesta eskuragarri egonen da udaletako webguneetan eta Berdintasun Zerbitzuaren sare sozialetan ere (Instagram: berdintasuna_bortziriak eta Facebook: Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun