112 txirrindularik parte hartu dute Lesakako mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 19a, 18:00
Txirrindulariak plazan zegoen helmugara ailegatzen, 37 kilometroko ibilbidea osatu ondotik.

112 txirrindularik parte hartu zuten igandean Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldian. Horietatik gehienek ibilbide luzeena aukeratu zuten, 37 kilometro luze eta 1.440 metroko desnibela zuena. Bertzeek, 23,24 kilometro luze eta 770 metroko desnibela zuena egin zuten. Eguraldi bikaina izan zuten, eguzkitsua eta pozik helmugaratu ziren txirrindulari guztiak. Bukaeran, Katea-Bikek emandako bizikleta zozketatu zuten eta Jesus Mari Sanjurjo lesakarrari egokitu zitzaion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun