Izen ematea esteka honen bidez egin behar da. Federatuek edo elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, edo elkarteko kide ez direnek, aldiz, 20 euro. Egunean bertan izena ematen dutenen kasuan 09:00ak aitzinetik egin beharko dute 20 euro ordaindu beharko dira.
8 eta 14 urte bitarteko gazteek ere izanen dute aukera parte hartzeko. Kasu horretan online edo egunean bertan eginda 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Irteera 09:30ean izanen da eta parte hartzaileek 32 km dituen ibilbidea egin beharko dute, eta gazteek berriz 11 kilometrotakoak.
Horretaz gain, elkarteak egunean bertan laguntzeko boluntarioak ere behar ditu. Antolakuntzan lagundu nahi duena, Gure Txokoa Elkartearekin paratu beharko da harremanetan.