Izen-ematea ortziralera bitarte
Irailaren 18an, igandean 09:00etan abiatuko dira Harriondoatik eta 37 eta 23,24 kilometro luzeko ibilbideak izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 1.440 eta 770 metroko desnibela dutenak, hurrenez hurren. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin daiteke irailaren 16ra arte.
Txirrindulari federatuek 17 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuek 20 euro; Beti Gazteko bazkide federatuek 12 euro ordainduko dute eta Beti Gazteko bazkide ez federatuek 15 euro. Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, Beti Gazteko web orrian topatu dezaketena.