Lesakako Arrano elkartearen eguna larunbatean ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 15a, 13:00
Zikiro-jatea izanen dute aurten ere Lesakako Arrano elkartearen egunean.
  • Goizean Agiñara mendi buelta eta eguerdiko kale antzerkiaren ondotik zikiro-jatea izanen dute eta arratsaldean eta arratsean, musika. Irailaren 17an, larunbatean ospatuko dute Lesakan Arrano Eguna, egitarau zabalarekin. 

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, azken urteetakoa baino oraindik osatuagoa izanen dute irailaren 17an. Larunbat goizean, mendi buelta eginen dute Agiñara, 08:30ean oinez joanen direnentzat eta 09:00etan bizikletaz doazenentzat. 12:45ean ‘Gazta pusken bisita gidatua’ kale antzerkia izanen da, Harriondoatik abiatuta. 14:30ean bazkaria izanen dute, zikiro-jatea. Ondotik DJak izanen dituzte. 19:00etan poteo musikatua izanen da eta 23:00etan DJ Infernu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun