‘Eresia. Lurra arin bekizu, ama’ antzerkia eskainiko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 15a, 17:00
Ama baten galtzearen duelua antzezteko asmoa du lan honek, antzerkia eta dantza tartekatuz.

Harriondoa kultur etxean 19:00etan hasiko den emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Eresia. Lurra arin bekizu, ama antzezlana eskainiko dute irailaren 18an, igandean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 5 eurotan salgai daude dagoeneko lesakako udalaren webgunean. Udalbiltzak sustatutako eta antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, Oier Zuñigak, Eneko Gil dantzariarekin eta Belen Cruz aktorearekin batera antzeztutako lan honek, ama baten galtzearen duelua antzezteko asmoa du, antzerkia eta dantza tartekatuz.

 

Sinopsia

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?.
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun