Gure Zirkua Berara etorriko da urrian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 15a, 11:00

Gure Zirkua bortzgarren bira egiten ari da hilabete hauetan, eta tartean eskualdera ere ailegatuko da, Berara zehazki. Urriaren 7tik 15era bitartean egonen dira bertan, eta 8 emanaldi eskainiko dituzte.  

Ondorengo egun eta orduetan eskainiko dituzte emanaldiak Beran: 

  • Urriaren 7a, ortziralea: 19:00etan. 
  • Urriaren 8a, larunbata: 16:30ean eta 19:00etan.
  • Urriaren 9a, igandea, 12:00etan eta 17:00etan.
  • Urriaren 14, ortziralea: 19:00etan.
  • Urriaren 15a, larunbata: 16:30ean eta 19:00etan.  

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.gurezirkua.eus helbidean. Hala ere, adi, TTIPI-TTAPAk zirkua ikusteko zortzi sarrera bikoitz zozketatuko baititu datozen egunetan TTIPI TXARTELA dutenen artean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun