Lesakako abesbatzak Kantu Bira eginen du ortzirale arratsean

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 15a

Lesakako abesbatzak karrikaz karrika kantatuko du ortzirale arratsaldean.

Lesakako udalak eta Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak antolatuta Udak Azkenak Zikloaren bigarren saioa eginen dute irailaren 16an. Hain zuzen, ortziralean 19:30ean Antoiutik abiatuta karrikaz karrika Kantu Bira eginen du Lesakako abesbatzak.

Joan den larunbateko erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejirarekin abiatu zen zikloa bukatzeko, irailaren 24an, larunbatean 23:00etan Plaza Zaharrean kontzertua eskainiko dute The Malcom Young Band eta Janus Lester taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun