Xabier Valverde bera baino nagusiagoen kontra lehiatu zen, infantila izan arren kadete mailan aritu baitzen. Halere, hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta bigarren Euskadiko txapelketan. Beraz, txapeldunorde izan zen berezkoa duen baino kategoria bat handiagoan.
Bederatzi urte bertzerik ez dituen Uxuri Portuk ere 9-12 urteko nesken kategorian lehiatzen du normalean, baina Lukon alebin misto kategorian aritu zen, mutikoekin batera. Halere, bosgarren izan zen sailkapen orokorrean eta laugarren Euskadiko txapelketan.