Mendi Batzordeko bilera izanen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 13a, 11:00

Herriko Etxean elkartuko dira ortzegunean 19:00etan.

Berako Udalak Mendi Batzordearen deialdia egin du ortzegun honetarako, irailaren 15erako, 19:00etan, Herriko Etxean.  

Aztertuko den gai nagusia heldu den urteko abeltzaintzako azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko proiektua zehaztu eta prestatzen hastea izanen da. Dauden beharrak zerrendatuko dituzte eta lehentasunak zehaztu proiektuan sartzeko. 

Bilera irekia izanen da eta baserritar, abeltzain edo interesa duen edozein herritarrek parte hartzen ahalko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun