Urritzokietako bestak asteazkenean eta asteburuan ospatuko dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 13a, 09:00
Urritzokietako bestetan bilduko dira auzotarrak egunotan.

Pandemiaren ondotik, Urritzokietako bestak ere normaltasunez ospatuko dituzte Etxalarren: irailaren 14an, eta irailaren 17an eta 18an.

Irailaren 14an, asteazkenean 11:00etan, Sainduneko Zubitik botako duten txupinazoarekin hasiko dira bestak. 12:00etan meza izanen da Santa Krutz ermitan eta ondotik, auzotarrek hamaiketakoa eskainiko dute.

Bestak asteburuan izanen du segida. Irailaren 17an, larunbat arratsaldean, txokolatada izanen da eta ilunabarrean zingar jatea Sainduneko Zubian. Irailaren 18rako ere, igandea, egitarau zabala prestatuko dute auzotarrek, eta eguneko ekitaldi garrantzitsuena eguerdiko asaua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun