Dantzaldi ederra eskaini dute Ataungo eta Kataluniako dantzariek Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 12a, 17:00

Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak gonbidatuta Ataungo Otsoak taldea eta Granollerseko (Katalunia) Esbart Dansaire taldea asteburuan izan dira Beran. Asteburua elkarrekin pasa dute hiru taldeek, eta larunbatean dantza jaialdia eskaini zuten Merkatu Plazan.

Ikusle andana hurbildu zen dantza saioa ikustera, eta giro ederra izan zuten. Kanpoko taldeek beren emanaldia eskaini ondotik, Aitor Elexpuru Berako Alkateak harrera egin zien, eta ondotik ikusleekin batera zazpi jauzi dantzatu zuten denek batera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun