'Isildutako eskuak' liburuaren aurkezpena eginen dute heldu den ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 18:00
Jon Abril Olaetxeak idatzi du liburua Tene Mujika bekari esker.

Jon Abril Olaetxea kazetari beratarrak idatzi du 'Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian' liburua Tene Mujika bekari esker. 

XX. mendean, gerraostean beharrak eta ausardiak hauspotuta kanpoko lanean aritu ziren emakumeen testigantza da liburuaren oinarria. Horretarako idazleak hamaika lanbide hautatu ditu —neskameak, irakasleak, espartingileak, industriako langileak...— eta lanbide horietako bakoitzean aritutako emakumeen lekukotasuna jaso du guztien artean Euskal Herrian barnako bidaia bat eginez: Donibane Lohizunetik Baionara, Mauletik Otsagabira, Lodosatik Ondarroara, Gasteiztik Atarrabiara, Trapagarandik Bergarara eta Donostiatik Pasaiara.

Liburua ofizialki asteazkenean aurkeztuko dute prentsaren aitzinean Donostian. Ortziralean, irailaren 16an eginen dute bigarren aurkezpena Beran 19:00etan Kultur Etxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun