Irailaren 17an ospatuko dute Lesakako Arrano elkartearen eguna

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 10a, 11:00

AgiƱara igoko dira Arrano elkartearen egunean eta gero eginen den bazkarirako txartelak salgai daude astelehena bitarte.

Bazkarirako txartelak astelehena bitarte eskura daitezke

Irailaren 17an, gaur zortzi ospatuko dute Lesakan Arrano Eguna, egitarau zabalarekin. Tartean bazkaria ere izanen dute eta bazkarirako txartelak hartzeko epea irailaren 12an, astelehenean, bukatuko da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 25 euro eta haurren menua 10 eurokoa izanen da.


Arrano eguneko muntaia eta desmuntaia lanetan, mahaia zerbitzatzen edo bertzelako lanetan laguntzeko prest daudenek 644 01 54 98 zenbakira mezua bidal dezakete.

 

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, azken urteetakoa baino oraindik osatuagoa izanen dute irailaren 17an. Larunbat goizean, mendi buelta eginen dute Agiñara, 08:30ean oinez joanen direnentzat eta 09:00etan bizikletaz doazenentzat. 12:45ean ‘Gazta pusken bisita gidatua’ kale antzerkia izanen da, Harriondoatik abiatuta. 14:30ean bazkaria izanen dute, zikiro-jatea, eta aipatu bezala, txartelak hilaren 12ra bitarte eskura daitezke. Ondotik DJak izanen dituzte. 19:00etan poteo musikatua izanen da eta 23:00etan DJ Infernu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun