Paco Pozoren akuarela-lanak ikusgai izanen dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 12a, 15:00

Paco Pozoren akuarelak ikusgai paratuko dituzte Harriondoa kultur etxeko komentuan.

Irailaren 13tik 30era Harriondoa kultur etxean

Paco Pozo Diaz margolariaren akuarela erakusketa ikusgai izanen da Harriondoa kultur etxeko komentuan irailaren 13tik 30era. Ordutegiari dagokionez, asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik daude kultur etxeko ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun