Irailaren 18ko Lesakako mendi bizikleta ibilaldirako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 16:00

Irailaren 18ko probarako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek.

Beti Gazte elkarteak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta, mendi bizikleta ibilaldia eginen dute irailaren 18an Lesakan. Hori posible egiteko, laguntzaileak behar dituela ere jakinarazi du Beti Gaztek.

Hainbat arlotan eman daiteke laguntza; bidegurutzetan chek-in egiteko; horniduran laguntzeko; irteeran eta helmugan egoteko edota nahi den guztian laguntzeko. Horretarako prest daudenek Beti Gazterekin harremanean jarri behar dute, erraterako Whatsapp zenbakia erabiliz (696 80 98 86).

Izen-ematea zabalik

Irailaren 18an, igandean 09:00etan abiatuko dira Harriondoatik eta 37 eta 23,24 kilometro luzeko ibilbideak izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 1.440 eta 770 metroko desnibela dutenak, hurrenez hurren. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin daiteke irailaren 16ra arte.

Txirrindulari federatuek 17 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuek 20 euro; Beti Gazteko bazkide federatuek 12 euro ordainduko dute eta Beti Gazteko bazkide ez federatuek 15 euro. Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, Beti Gazteko web orrian topatu dezaketena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun