Otsailaren 26an jokatu zuen Oinatz Bengoetxea Leitzako pilotariak profesionaletako bere azken partida, eta geroztik, frontoi ttikietan dabil partidaz partida. Halaxe borobildu nahi du bere ibilbidea urrian. Herriz herri egiten ari den geldialdi horien barrenean, igande honetan, irailaren 11n, Etxalarren ariko da. 18:00etan hasita, Bengoetxea-Azanza eta Xala-Pascual bikoteek partida jokatuko dute frontoian.
Partida ikustea debalde izanen da eta Altxatak zozketa antolatuko du laguntza gisa.