Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren barrenean aurtengo lehen proba egin zuten igandean Igantzin, Igantziko Biltoki elkarteak antolatuta. Igantziko mendi duatloi lasterketaren hirugarren edizioan, nagusietan, 97 txirrindularik hartu zuten parte, 47 bakarka eta 25 bikotek.
Kirolariek 4,3 kilometro egin behar zituzten lasterka, 18,4 kilometro mendi bizikletan eta azken 4,3 kilometroak berriz ere lasterka.
Gizonezkoen artean, banaka, Josu Urrestarazu izan zen bizkorrena (1.44.16), Paul Bereziartua bigarren (1.45.42) eta Endika Mantecon hirugarren (1.48.35). Igantziarren artean, Mikel Urtxegi izan zen bizkorrena (2.02.56).
Emakumeen artean, Enara Oronoz izan zen garaile (2.15.52), Maddi Mujika (2.24.40) eta Nekane Praderaren (2.32.56) aitzinetik.
Erreleboka sunbildarrak bikain
Erreleboka egindako proban, podiumaren goreneko bi koxketara sunbildarrak igo ziren. Lehen postua Aitor Blancok eta Koldo Urrozek lortu zuten (1.34.32) eta bigarrena Ekaitz eta Eneit Bertiz anaiek (1.41.56). Hirugarren postua Iker Irastorzak eta Beñat Aizpuruak lortu zuten (1.43.48).
Erreleboka aritu ziren igantziarrei dagokienez, Xabi Aranguren, Dani Iparragirre aranztarrarekin bikote eginez izan zen bizkorrena (1.48.00), Ainhoa Ubiria lesakarrarekin aritu zen Imanol Retegi bigarren (2.13.50) eta David Begino eta Zumai Txoperena hirugarren (2.19.07).